XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Talde desberdinen ezaugarriak lehen hizkuntzaren arabera

Lehen hizkuntza euskara izan dutenek oso profil berezia dute eta ondoko ezaugarriok dituzte:

- Euskal Herrian jaio dira eta guraso euskaldunak dituzte.

- Familia eta gertuko komunitatea euskaldunak dituzte nagusiki.

- Euskararekiko interes handia dute eta euskara sustatzearen aldekoak dira.

Gainera, ondoko ezaugarri hauek ere baitituzte, neurri txikiagoan bada ere:

- 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi dira, batik bat.

- Adinari dagokionez, biztanleria osoaren batezbestekoa baino zertxobait zaharragoak dira.

Azkenik, hizkuntza-gaitasunari dagokionez, %90ek euskaraz ongi edo nahikoa ongi hitz egiten dute, %6k zertxobait eta %4k hitz batzuk.

Euskararekin batera ama-hizkuntza erdara izan dutenek ama-hizkuntza euskara soilik izan dutenen ezaugarri asko dituzte, gehiengoaren kasua ez bada ere.

Horrenbestez:

- Euskal Herrian jaio dira, baina erdiak baino ez ditu aita eta ama (biak) euskaldunak.

- Familia eta gertuko komunitatea partzialki euskaldunak dira.

- Euskararekiko interesa dute eta euskara sustatzearen alde daude.

Ezaugarri zehatzagoak kontuan izanik:

- Adinari dagokionez, biztanleria osoaren batezbestekoa baino gazteagoak dira.

- Gazteagoak direnez gero, ikasketa-maila batezbestekoa baino askoz ere handiagoa da, eta handiagoa ere ikasleen eta ikasketak euskaraz egin dituztenen portzentaia.

- Herenak hezkuntza-sistemaz kanpo ikasi du euskara.

Hizkuntza-gaitasunari dagokionez, %51k euskaraz ongi edo nahikoa ongi hitz egiten dute, %28k zertxobait eta %20k hitz batzuk.

Ama-hizkuntza erdara izan dutenak Euskal Herriko biztanleen %78 direnez biztanleria osoaren ezaugarrietatik ez dira asko bereizten.

Hala ere, badira ezaugarri batzuk ama-hizkuntza euskara edo euskara eta erdara batera izan dutenengandik garbi bereizten dituztenak:

- Gurasoek ez zekiten euskaraz hitz egiten.

- Herena etorkina da eta ia beste heren bat etorkinen seme edo alaba.

- Familia eta gertuko komunitatea batez ere erdaldunak dira.

- Gehienak 25.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi dira.

- Gutxiengo garrantzitsua, laurdena hain zuzen ere, euskara sustatzearen aurka dago.

Hizkuntza-gaitasunari dagokionez, %5ek euskaraz ongi edo nahikoa ongi hitz egiten dute, %13k zertxobait eta %82k hitz batzuk.